Elezahar batek dioenez, Paris troiarrak jaurtitako gezi batek hil zuen Akiles. Beste batek, berriz, dio zauritu bai baina hil ez, eta Akilesen amak berak salbatu zuela eta uharte bakarti batera eraman zuela
Egoera hori bera hartzen du autoreak bere kontakizunaren ernamuintzat.
Uharte zuri horretan ezagutzen du Akiles heroi klasikoak dortoka bat, Eleako Zenonen aporiakoa bera. Gogoratuko da irakurlea: sekula ez du Akiles oin arinak dortoka mantsoa harrapatuko, dortoka lehenago ateratzen bada.
Paradoxa eta fantasia, binomio fantastiko hori martxan jarrita, adiskidetasunaren gorazarreko kontakizun ederra idatzi du Callejak.