Junie B. Jones eta bere ikaskideak abeletxe batera joango dira, eta denak poz-pozik daude. Denak... Junie B. izan ezik. Izan ere, abeletxeetan poney arriskutsuak daude, bai eta oilar gaizto-gaiztoak ere. Oilarrek burua mokoka zulatzen dizute, burmuina ikusten zaizun arte! Aurkituko al du Junie B.-k gauza interesgarriren bat abeletxean? Edo historiako txango okerrena izango al da?