Edizio berezi honek «KIKA SUPERBRUJA Y EL VIAJE A MANDOLÁN» filmeko irudi sorta hautatu bat dauka barnean.
Mandolango erresuma harrigarriko Bisir Nagusiak presako laguntza eskatu dio Kika Supersorginari! Baina, toki exotiko horretara iritsi bezain laster, Kikari etsai gaizto bat hasten zaio zelatan; gainera, munduaren azken muturreko kanposantua zeharkatu beharra ere izango du Hiri Debekatu beldurgarrira iristeko...